Nafarroako Bertsolari Txapelketa - lehen fasea 2025-10-20

Xabat Illarregi irabazle Iruritan

Xabat Illarregi irabazle Iruritan
Igandean jokatuko da lehen faseko azken saioa Los Arcosen.

Xabat Illarregik irabazi du Nafarroako Txapelketako hirugarren saioa, orain arteko puntu gehien lortuta. Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu zen larunbatean 180 bertsozaleren aurrean, aretota beteta zela. Sei bertsolari aritu ziren han kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Amaia Elizagoien Varela, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol, Endika Legarra Nuin eta Patxi Castillo Graciarena, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara.

Honela geratu da saioko sailkapena:

1. Xabat Illarregi Marzol: 365,5
2. Endika Legarra Nuin: 349,5
3. Josu Sanjurjo Alzuri: 336
4. Julen Zelaieta Iriarte: 321
5. Amaia Elizagoien Varela: 320,5
6. Patxi Castillo Graciarena: 296,5

Heldu den igandean segituko du txapelketak, Los Arcosen jokatuko den lehenengo faseko laugarren eta azken saioarekin. Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabi Maia Etxeberria, Ander Aranburu Arriolak gai-jartzaileak gidatuta.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu