Sei saio izango dira denera 2025-10-20

Gaur hasiko da Adin adin proiektua Nafarroan, Altsasuko zaharren egoitzan

Gaur hasiko da Adin adin proiektua Nafarroan, Altsasuko zaharren egoitzan
Proiektuak Nafarroako Gobernuaren Euskarabidearen laguntza du.

Gaur Altsasun hasiko da bertsoak zaharren egoitzera zabaltzeko Adin adin proiektua Nafarroan, Euskarabidearen laguntzarekin. Sei saio izango ditu denera eta urtean 50 sai inguruko izatera iritsi den proiektu orokorrago baten parte da. Bertsoa adinekoen motibazio eta pizgarri elementu gisa lantzen da ekimen honen baita. 

Gaurko saioan, Eneko Lazkoz eta Ekain Alegre ariko dira kantuan, Aita Barandiaran egoitzan, eguerdiko 11:00etan. Aste honetan, beste saio bat ere izango da Beran. Julen Zelaieta eta Ekhiñe Zapiain ariko dira kantuan Berako egoitzan. Urria amaieran eta azaroan egingo dira gainerako saioak. 

Belaunaldi desberdinetako bertsolariak, binaka
Adin adin proiektuan belaunaldi desberdinetako bi bertsolari aritzen dira saioko, eta gehientan herriarekin edo eskualderekin lotura dutenak. Libreko saioak dira eta egoitzetan egindako aurrelana izaten da abiapuntu. 




Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza