Finala abenduaren 20an Bilbon, La Casillan 2025-10-21

Bizkaiko finalaurrekoak igandean hasiko dira Zeanurin

Bizkaiko finalaurrekoak igandean hasiko dira Zeanurin
Zeanurin, Abadiñon eta Barakaldon dira lehen itzuliko saioak. Fase honetan sartuko dira aurreko finalistak. 18 bertsolaritik 12 sailkatuko dira bigarren itzulira. Bermeon eta Markina-Xemeinen jokatuko dira bigarren itzuliko saioak.

Jexux Mari irazu

Igande honetan hasiko dira Bizkaiko Txapelketa finalerdiak Zeanurin. Arabako Txapelketan edo Xilaban inoiz egin izan den bezala, Bizkaian ere aurten bi itzulitara jokatuko da finalerdietako fasea eta puntu gehien batzen dituzten zortzi bertsolariak sailkatuko dira finalera. Zeanurin, Abadiñon eta Barakaldon izango dira lehen itzulikoak. Bigarren itzulikoak, Bermeon eta Markina-Xemeinen.

Fase honetan kantatuko duten 18 bertsolaritik 11 lehen fasetik sailkatutakoak dira eta beste zazpi aurreko finalistak. Beraz, fase honetan sartuko dira txapelketan Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Gorka Pagonabarraga, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Aissa Intxausti eta Aitor Etxeberriazarraga. 

Lau bertsolari berri
Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoetan lau bertsolari ariko dira lehenengo aldiz Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Enare Muniategi eta Maite Sarasola. Horietako bat, Irune Basagoitik bere saioa irabazita sailkatu da eta beste hiruak puntuazioz. Lehen fasetik sailkatu diren beste zazpiak finalerdietan eskarmentua dutenak dira: Aitor Bizkarra (finalista izana), Imanol Uria, Bittor Altube, Txaber Altube, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi eta Mikel Goiriena.

Lehen itzuliko hiru saioak
Urriaren 26an, Zeanuriko Ibarreta frontoian, 17:00etan honako sei bertsolariok ariko dira kantuan:

    Aissa Intxausti Aburruza
    Aitor Bizkarra Ruiz
    Bittor Altube Sarrionandia
    Imanol Uria Albizuri
    Jone Uria Albizuri
    Oihana Bartra Arenas


Azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan, 17:00etan:

Azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etan:

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu