Nafarroako Txapelketa - lehen fasea 2025-10-22

Nafarroako lehen faseko azken saioa Los Arcosen

Nafarroako lehen faseko azken saioa Los Arcosen
Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Xabier Maia ariko dira kantuan.

Jexux Mari irazu

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioa jokatuko da igande honetan, Los Arcosen. Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Kattin Madariaga, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Xabier Maia ariko dira kantuan, Ander Aranburuk gaiak jarrita. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerdietara. 

Dagoeneko 12 bertsolari sailkatuta
Nafarroako Txapelketako lehen fase honetan 24 bertsolarik kantatzen dute eta 18 sailkatuko dira finalaurrekoetara. Beraz, zuzenean sailkatuta daudenez gain, behin-behineko sailkapenean dagoeneko sei atzetik dituzten bertsolariak ere matematikoki sailkatuta daude. 

Hiru saio jokatuta, zuzenean sailkatuta daude Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Xabat Illarregi, Auritz, Mutiloa eta Iruritako saioak irabazita. Eta jada matematikoki sailkatuta daude honako bertsolari hauek ere: puntuazioaren hurrenkeran, Endika Legarra, Sarai Robles, Josu Sanjurjo, Ekhiñe Zapiain, Saats Karasatorre, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Jabi Lezaun eta Ekhi Mateorena. Hortik atzera dauden bost bertsolarik ere oraindik matematikoki aukera dituzte, azken saioko puntuazioaren baitan. Egoera horretan daude Patxi Castillo, Egoitz Gorrosterrazu, Idoia Granizo, Urko Gartzia eta Beñat Astiz.

Finalerdiak Agoitzen, Leitzan eta Tafallan
Nafarroako Txapelketak hiru finalerdi izango ditu eta Agoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatuko dira. Nafarroa Arenako zortzikotea Tafallan argituko da beraz, lehenengoz. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu