Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2025-10-24

Arabako Txapelketako sailkapen faseko lehen saioa gaur Amurrion

Arabako Txapelketako sailkapen faseko lehen saioa gaur Amurrion
Xabi Igoa, Maddi Agirre, Sabin Intxuarraga, June Astegieta, Marta de Pedis eta Iosu Ordoñez, Oier Azkarragak aurkeztuta. Irabazlea zuzenean sailkatuko da urtarrilean hasiko den Arabako Txapelketarako.

Gaur hasiko da Arabako Txapelketako sailkapen fasea Amurrion eta igandean emango dio jarraipena Legution. 30 bertsolarik hartuko dute parte eta 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrrilean hasiko den txapelketarako. Gaur kantari ariko direnak: Xabi Igoa, Maddi Agirre, Sabin Intxuarraga, June Astegieta, Marta de Pedis eta Iosu Ordoñez, Oier Azkarragak aurkeztuta. Kultur etxean 18:00etan da. 



Igandean jokatuko bigarren saioa Legution: Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman Lpez de Calle eta Maia Ortiz de Zaratek kantatuko dute, Etxaun Otañok aurkeztuta. Kultur etxean, 18:00etan. 

Ondorengo saioak
OZAETA, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.

BERNEDO, azaroak 8, larunbata, 18:00etan,  polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.

GASTEIZ, azaroak 9, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller.  Gai-jartzailea: Oier Suarez

Urtarrilean hasiko da Arabako Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Sailkapen fasea jokatuta, Arabako Txapelketa urtarrilaren 17an hasiko da 18 bertsolarirekin. Finala martxoaren 28an jokatuko da Gasteizen. Aroa Arrizubieta da egungo txapelduna. Berarekin batean buruz burukoa jokatu zuen Manex Agirrek agurrean iragarri zuen txapelketa utzi egingo zuela eta aurten ez du parte hartu. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu