Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - finalerdiak 2025-10-27

Aitor Bizkarrak eta Jone Uriak pauso sendoa eman dute Bizkaiko finalerako

Aitor Bizkarrak eta Jone Uriak pauso sendoa eman dute Bizkaiko finalerako
Aitor Bizkarrak irabazi du lehen finalaurrekoa eta Jone Uria gelditu da bigarren puntu erdira. Oihana Bartra gelditu da hirugarren. 525 bertsozale batu ziren atzo Zeanuriko frontoian. Hurrengo saioa Abadiñon, datorren igandean.

Aitor Bizkarrak irabazi zuen Bizkaiko Txapelketako lehen finalaurrekoa Zeanurin eta Jone Uria gelditu zen bigarren, puntu erdira. Bizkarrak 20 puntuko aldea atera zion hirugarrenari, Oihana Bartrari eta 35 Imanol Uriari. Atzerago gelditu ziren Aissa Intxausti eta Bittor Altube. Bizkaiko finala bi itzulietako puntu batuketak erabakiko du eta beraz, oraindik ezer erabaki ez bada ere, Bizkarrak eta Uriak pauso sendoa eman dute abenduaren 20an La Casillan kantatzeko. Oihana Bartrak ere bere kartak erakutsi ditu. Hortik atzerakoen aukerak beste bi saioen araberakoak izango direla dirudi. 

Zeanuriko sailkapena
Aitor Bizkarra Ruiz..................649,5
Jone Uria Albizuri....................649
Oihana Bartra Arenas..............629,5
Imanol Uria Albizuri.................615
Aissa Intxausti Aburruza..........594
Bittor Altube Sarrionandia........547

Beñat Vidal Gurrutxaga aritu zen Zeanurin gaiak jartzen. Epaile lanetan, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea.

Lehen itzuliko beste bi saioak Abadiñon eta Barakaldon jokatuko dira.

Azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etan:

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza