Nafarroako Txapelketa - lehen fasea 2025-10-27

Joanes Illarregi irabazi zuen atzo Nafarroako Txapelketako azken final-laurdena Los Arcosen. Saioa Alkaiza gelditu zen bigarren eta Mikel Lasarte hirugarren. Honela gelditu zen sailkapena:
Joanes Illarregi Marzol------- 361.5
Saioa Alkaiza Guallar---------340.5
Mikel Lasarte Cia------------ 339.0
Ekain Alegre Gil------------- 332.5
Kattin Madariaga Apaolaza- 331.0
Xabi Maia Etxeberria -------319.5
Finalaurrekoetako 18 bertsolariko zerrenda
Lehen faseko lau saioak jokatuta, erabakita gelditu da finalaurrekoetan kantatuko duten 18 bertsolariko zerrenda. Eneko Lazkoz, Julio Soto, Xabat Illarregi eta Joanes Illarregi izan dira saioetako irabazleak.
Hona z
Xabat Illarregi Marzol 365.50
Joanes Illarregi Marzol 361.0
Eneko Lazkoz Martinez 357.50
Julio Soto Ezkurdia 353.0
Endika Legarra Nuin 349.50
Saioa Alkaiza Guallar 340.5
Mikel Lasarte Cia 339.0
Sarai Robles Vitas 338.50
Josu Sanjurjo Alzuri 336.00
Ekain Alegre Gil 332.5
Kattin Madariaga Apaolaza 331.0
Ekhiñe Zapiain Arlegi 329.50
*Saats Karasatorre Martinez 328.5
Julen Zelaieta Iriarte 321.00
Amaia Elizagoien Varela 320.50
Xabi Maia Etxeberria 319.5
Jabi Lezaun Landa 309.00
Eki Mateorena Zozaia 301.50
*Saats Karasatorrek uko egin dio txapelketari, beraz, Patxi Castillo Graciarenak (296.50 puntu) osatuko du hemezortziko zerrenda. Azaroaren 1ean emango zaio hasiera finalaurrekoen faseari, egun horretan Agoitzen jokatuko den saioarekin. Beste bi saio ere izango dira, azaroaren 8an Leitzan eta 16an Tafallan. Horietan erabakiko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Azaroaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa