Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 - Sailkapen fasea 2025-10-27

Xabi Igoa eta Aitor Ugarte Arabako Txapelketara, lehen bi saioak irabazita

Xabi Igoa eta Aitor Ugarte Arabako Txapelketara, lehen bi saioak irabazita
Amurrion eta Legution jokatu dira saioak.

Arabako Txapelketako sailkapen faseko bi saio jokatu dira asteburuan. Ostiralean Amurrion eta atzo Legution. Lehenbizikoan Xabi Igoa gailendu zen eta Aitor Ugarte bigarrenean. Biek Arabako Txapelketarako txarela eskuratu dute. Sailkapen fase honetan 30 bertsolaritik 13 sailkatuko dira. Bost saio irabazleak eta beste zortzi puntuazioz. 

Hona hemen Amurrio eta Legutioko puntuazioak

Amurrioko sailkapena

Xabi Igoa: 201,5 puntu
Sabin Abarrategi: 196 puntu
Maddi Agirre: 194 puntu
June Astegieta: 157,5 puntu
Iosu Ordoñez: 134,5 puntu
Marta De Pedis: 107 puntu

Legutioko sailkapena

Aitor Ugarte: 187 puntu
Danel Herrarte: 176,5 puntu
Kerman Lopez de Calle: 156 puntu
Maia Ortiz de Zarate: 143,5 puntu
Garai Agirre: 133,5 puntu
Ainara Balantzategi: 91,5 puntu


Hurrengo saioak azaroaren 7, 8 eta 9an izango dira Ozaetean, Bernedon eta Gasteizen.

Arabako Txapelketa urtarrilean hasiko da 18 bertsolarirekin eta martxoan jokatuko da finala Gasteizen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza