Nafarroako Txapelketa - finalaurrekoak 2025-10-28

Larunbatean hasiko dira Nafarroako finalaurrekoak Agoitzen

Larunbatean hasiko dira Nafarroako finalaurrekoak Agoitzen

Nafarroako Bertsolari Txapelketak atsedenik gabe jarraituko du bere bidea eta larunbat honetan ekingo dio finalaurreko faseari. 18 bertsolarik hartuko dute parte eta hiru finalaurreko izango dira Nafarroa Arenan kantatuko duen zortzikotea erabakitzeko. Saioko hiru irabazleek eta bost puntuaziorik onenek eskuratuko dute txartel hori.

Azaroaren 1ean, Agoizko Kultur Etxean, 17:30ean:
    Ekhiñe Zapiain Arlegi
    Eki Mateorena Zozaia
    Endika Legarra Nuin
    Eneko Lazkoz Martinez
    Julen Zelaieta Iriarte
    Saioa Alkaiza Guallar

Azaroaren 8an, Leitzako Herri Aretoan, 17:30ean:
    Jabi Lezaun Landa
    Julio Soto Ezkurdia
    Kattin Madariaga Apaolaza
    Mikel Lasarte Cia
    Patxi Castillo Graciarena
    Sarai Robles Vitas

Azaroaren 16an, Tafallako Kulturgunean, 17:30ean:
    Amaia Elizagoien Varela
    Ekain Alegre Gil
    Joanes Illarregi Marzol
    Josu Sanjurjo Alzuri
    Xabat Illarregi Marzol
    Xabi Maia Etxeberria

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza