Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-29

Bizkaiko Txapelketa eta Besaingo jaialdia Hitzetik Hortzeran

Bizkaiko Txapelketa eta Besaingo jaialdia Hitzetik Hortzeran
Egoitz Aizpuru oñatiarra izango da aste honetako gonbidatua. Urte askotan lehen lerroan gaijartzaile aritua plazan zein txapelketan eta egun antzerki inprobisatuan dabilena.

Bertsozale askorentzat ezaguna da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua: Egoitz Aizpuru. 1999ko Gipuzkoako Herriartekoan Oñatiko taldeko gai-jartzailea izan zen, eta ondoren, urte askoan aritu zen gai-jartzaile bezala, bai txapeletetan, baita jaialdi desberdinetan ere.



Antzerkia probatu zuen gero, eta antzerkiaren barruan, antzerki inprobisatua. Hura lantzeko ikastaro batzuk egiten Madrilera (Espainia) joan-etorrian ibili ondoren, bertan geratzea erabaki zuen, eta formazio jarraitua egitea. Gaur egun, aktore inprobisatzaile izateaz gain, antzerki inprobisatuko irakaslea da Bilbon. Bere jakintza horretatik, antzerki inprobisatuaren ezaugarriei buruz, bertsolaritzarekin dituen antzekotasun eta desberdintasunei buruz hitz egingo dute Aizpuruk eta Mirari Martiarena saioko aurkezleak.

Esan bezala, urte asko egin zituen Aizpuruk gai-jartzaile gisa. Eta urte haiek ere gogoratuko dituzte larunbateko programan: txapelketako gai-jartzaileen bilerak edota Hamaika Bertute taldean egindako esperimentuak izango dituzte hizketagai.



Beasaingo jaialdiko eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bertsoek jantziko dute programa
Astero moduan, bertsoek ere tartea izango dute Hitzetik Hortzeran. Batetik, Beasaingo Arrano Elkarteak urtero antolatzen duen jaialdiko bertsoaldiak izango dira programan. Maitane Legarretak egin zituen gai-jartzaile lanak eta bertsotan aritu ziren Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Igor Elortza, June Aiestaran eta Nerea Ibarzabal.

Bestetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalerdietan sartu da eta asteroko jarraipena egingo du Hitzetik Hortzerak. Zeanurin izan zen lehen finalerdia eta hango bertsoaldiak eskainiko dira. Bertsotan aritu ziren Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra, Beñat Vidal gai-emailearen gaiei erantzunez.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa