Nafarroako Txapelketa - finalaurrekoak 2025-11-01

Eneko Lazkoz Nafarroako finalera Agoizko finalaurrekoa irabazita

Eneko Lazkoz Nafarroako finalera Agoizko finalaurrekoa irabazita
Saioa Alkaiza gelditu da bigarren eta Ekhiñe Zapiain hirugarren.

Eneko Lazkoz Nafarroako egungo txapeldunordeak Nafarroa Arenan kantatuko du azaroaren 29an gaur Agoizko finalaurrekoa irabazita. Etxarriarrak 508,5 puntu eskuratu ditu. Bigarren Saioa Alkaiza gelditu da 496 punturekin eta hirugarren Ekhiñe Zapiaian 494rekin. Laugarren, Eki Mateorena izan da 488rekin. Bosgarren Julen Zelaieta 458,5ekin eta seigarren Endika Legarra 441 punturekin. 

Agoizko Kultur Etxean jokatu da aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa, 190 lagunen aurrean. Zigor Gartzia "Zian" aritu da gai-jartzaile lanetan, eta epaile, berriz, Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Agoizko Udalarekin elkarlanean

Hurrengo finalaurrekoak

Azaroaren 8an, Leitzako Herri Aretoan, 17:30ean:
    Jabi Lezaun Landa
    Julio Soto Ezkurdia
    Kattin Madariaga Apaolaza
    Mikel Lasarte Cia
    Patxi Castillo Graciarena
    Sarai Robles Vitas

Azaroaren 16an, Tafallako Kulturgunean, 17:30ean:
    Amaia Elizagoien Varela
    Ekain Alegre Gil
    Joanes Illarregi Marzol
    Josu Sanjurjo Alzuri
    Xabat Illarregi Marzol
    Xabi Maia Etxeberria

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza