AbadiƱon jokatu da 2025-11-02

Aitor Etxebarriazarraga irabazle Bizkaiko bigarren finalaurrekoan

Aitor Etxebarriazarraga irabazle Bizkaiko bigarren finalaurrekoan
Gernikarrak 651,5 puntu atera ditu, Aitor Bizkarra eta Jone Uriaren parean kokatu da lehen itzuliko sailkapenean.

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Bizkaiko bigarren finalaurrekoa Abadiñon gainerakoei puntu tarte handia kenduta. Etxebarriazarrak 651,5 puntu atera ditu, Aitor Bizkarrak eta Jone Uriak Zeanurin baino puntu eta erdi gehiago. Hor kokatu da beraz oraingoz goiko langa. Gernikarrak Bermeoko finalaurrekoan izango da. 

Bigarren finalaurreko honetan Txaber Altube gelditu da bigarren 607,5 punturekin eta Gorka Pagonabarraga hirugarren 604,5 punturekin. 

Hona hemen gaurko sailkapena:

    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola .......651,5
    Txaber Altube Sarrionandia..............607,5
    Gorka Pagonabarraga Agorria...........604,5
    Unai Mendiburu Valor.......................600
    Maite Sarasola Isazelaia..................562
    Enare Muniategi Etxabe..................552

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.

Behin-behineko sailkapena

Lehen itzuliko azken finalaurrekoa Barakaldon


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza