Finalerdietako lehen itzuliko hiru saiotik bi jokatuta 2025-11-03

Erredakzioa
Bizkaiko Txapelketako finalerdietako lehen itzulia aurrera doa eta saio baten faltan sailkapena argitzen ari da. Esaterako, dagoeneko lehen sei sailkatuek matematikoki eskuratu dute bigarren itzulian kantatzeko txartela: Aitor Etxebarriazarragak, Aitor Bizkarrak, Jone Uriak, Oihana Bartrak, Imanol Uriak eta Txaber Altubek. Gainerakoen aukerak, Barakaldoko puntuazioaren baitakoak izango dira. Beheko langan ere estu dira gauzak.
Bi saio jokatuta, finalerako txartelen aukerak ere mugitzen hasi dira. Oraingoz, hiru bertsolari daude buru-buruan: Aitor Etxeberriazarraga, Aitor Bizkarra eta Jone Uria, 2,5 puntuko tartearekin. Finalerako pauso sendoa eman dute hiruek. Koska horretatik gertu, Oihana Bartra dago, 629,5 punturekin. Bilbotarrak ere finalerako aukera handiak dituela dirudi bigarren itzulian laprasta handirik egin ezean. Hortik atzera gauza oso estu dira eta bigarren itzuliko bi saioek erabakiko dute. 20 punturen barruan daude Imanol Uria, Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu eta Aissa Intxausti.
Behin-behineko sailkapena, bi saio jokatuta
1- Aitor Etxebarriazarraga—-651,5
2- Aitor Bizkarra--------------649,5
3- Jone Uria-------------------649
4- Oihana Bartra--------------629,5
5- Imanol Uria----------------615
6- Txaber Altube--------------607,5
7- Gorka Pagonabarraga-----604,5
8- Unai Mendiburu------------600
9- Aissa Intxausti-------------594
10- Maite Sarasola------------562
11- Enare Muniategi----------552
12- Bittor Altube--------------547
Lehen itzuliko azken finalaurrekoa Barakaldon
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28