Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2025-11-03

Arabako sailkapen faseko azken hiru saioak aste honetan

Arabako sailkapen faseko azken hiru saioak aste honetan
Ozaetan, Bernedon eta Gasteizen jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. Arabako Txapelketa urtarrilean hasiko da 18 bertsolarirekin.

Arabako Txapelketako sailkapen fasea jokatzen ari da eta aste honetan jokatuko dira falta diren hiru saioak, Ozaetan, Bernedon eta Gasteizen. Aurrez beste bi jokatu dira eta haietan Xabi Igoak eta Aitor Ugartek eskuratu zituzten txapelketarako txartelak. 

Aste honetako saioak

OZAETA, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.

BERNEDO, azaroak 8, larunbata, 18:00etan,  polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.



GASTEIZ, azaroak 9, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller.  Gai-jartzailea: Oier Suarez.



Urtarrilean hasiko da Arabako Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Sailkapen fasea jokatuta, Arabako Txapelketa urtarrilaren 17an hasiko da 18 bertsolarirekin. Finala martxoaren 28an jokatuko da Gasteizen. Aroa Arrizubieta da egungo txapelduna. Berarekin batean buruz burukoa jokatu zuen Manex Agirrek agurrean iragarri zuen txapelketa utzi egingo zuela eta aurten ez du parte hartu. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza