Txinparta bertso eskolak antolatuta 2025-11-04

Maider Arregi irabazle I. Oñatiko Kopla Txapelketa jendetsuan

Maider Arregi irabazle I. Oñatiko Kopla Txapelketa jendetsuan

Bertso eskolen bultzatutako tokiko bertso ekimenek arrakasta berezia izaten dute sarritan eta halaxe gertatu da Oñatin ere. Herriko bertsolarien txapelketa zenbait urtez egin gabe egonda, Txinparta bertso eskolak kopla txapelketa antolatu zuen larunbatean, egun bakarrera. Kalean eta taberna giroan jokatu ziren saioak eta argazkiek erakusten dute izan duen harrera beroa. Maider Arregik irabazi zuen lehenengo edizio hau. 



Funtzionatzen duen formatoa
Bertsolaritzan adibide dezente dira bertso eskolek tokiko bertsolariekin antolatutako ekimen arrakastatsuak. Duela gutxi, Baxe Nafarroako Kopla Topelketak mukuru bete zuen Amendüzeko Eihera; Martxoan Bertsoa ekimenean herriko eta eskualdeko taldekako txapelketa exitoa izaten da. Hernanin 20 urtetik gora daramatza tabernetako bertsolari txapelketak. Busturialdean eta Uribe Kostan eskualdeko txapelketak egiten dira eta jendetza elkartzen da.

Badira tokikotasunak markatutako ekimen gehiago ere. Donostian Bilintx Saria abiatuko da, Donostiako eta Donostian bizi diren bertsolariekin. Iruñean, Bertxhori egiten da, Iruñean bizi edo ikasten duten bertsolariekin. Bertso Errondak bide luzea egin zuen Bilbon aurretik, antzerako tokiko filosofiarekin. 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu