Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapeketa 2025-11-04

«Uste dut halako desgasterik bertsotan ez dudala sekula sentitu»

Aitor_Etxeberriazarraga_luzea.mp3.mp4
Gernikarrak Bermeoko finalaurrekoak kantatuko du bigarren itzulian. Oraingoz, Aitor Bizkarra du jakineko kantukidea.

Aitor Etxebarriazarrak alde puntuazioan dezentearekin irabazi zuen domekan Bizkaiko bigarren finalaurrekoan. Gernikarra pozik zegoen egindako lanarekin eta baita taldekideen erakutsi duten mailarekin ere. Bereziki balioan jarri du lehen aldiz finalerdietan kantatu duten Enare Muniategi eta Maite Sarasolaren lana. Elkarrizketa bukaeran, askotan aipatzen ez den kontu bat ekarri du Etxebarriazarragak: txapelketako saio batek bertsolariarentzat suposatzen duen desgastea. «Hustuta eta energia barik» gelditu dela adierazi du. Bertsotan ez duela inoiz halako desgasterik sentitu. Lau-bost ordu luzeko finaletako desgastearen berri dakienak esan du hori. Gogotsu dago ordea Etxebarriazarraga eta trena noraino iristen den probatzeko gogoz dagoela adierazi du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat