Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025-11-05

Nafarroako bigarren finalaurrekoa larunbatean Leitzan

Nafarroako bigarren finalaurrekoa larunbatean Leitzan
Jabi Lezaun, Julio Soto,, Kattin Madariaga, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Sarai Robles ariko dira kantuan Iratxe Legarra gai-jartzaile dela. Kiroldegian, 17:30etan.

Erredakzioa

Nafarroako Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko larunbat honetan Leitza, kiroldegian. Jabi Lezaun, Julio Soto,, Kattin Madariaga, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Sarai Robles  ariko dira kantuan Iratxe Legarra Nuin gai-jartzaile dela. Kiroldegian, 17:30etan.

Hori jokatuta, Tafallako saioa bakarrik geldituko da Nafarroa Arenan kantatuko duen zortzikotea erabakitzeko. Oraingoz, Eneko Lazkozek lortu finalerako txartela. Saioa Alkaiza eta Ekhiñe Zapiain daude ondoren, puntuazio onenarekin. 

15 bertso puntuagarri
Finalaurrekoetan bertsolariek 15 bertso puntuagarri botako dituze. Bederatzi bertso ofiziotan eta se bakarka, ganbara. Beraz, % 60ko pisua du ofiziotako lanak eta % 40 ganbarako bakarkako lanek.

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian

Ganbarako lana

  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Azken finalaurrekoa Tafallan eta finalista berri bat ziur
Nafarroako Txapelketaren historian lehenengoz Tafallan argituko da finalisten zortzikotea. Azaroaren 16an izango da hori. Finaleko zortzikotean bertsolari berri bat izango da ziur, Saats Karasatorre iazko finalistak ez baitu parte hartu finalaurrekoetan.  




Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza