Bizkaiko bertsolari txapelketa - finalaurrekoak 2025-11-05

Barakaldon argituko da Bizkaiko bigarren itzulia

Barakaldon argituko da Bizkaiko bigarren itzulia

Erredakzioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak beste fase bat itxiko du domekan Barakaldon eta erabakita geldituko da finalaurrekoetako bigarren itzulira zein 12 bertsolari sailkatuko diren. Berez, sei postu daude jokoan, beste seiak jada matematikoki erabakita baitaude. Zuzenean edo puntuen baitan, bigarren itzulian izango dira Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Imanol Uria eta Txaber Altube. 

Lehen itzulia amaitzeko, Barakaldon honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

    Ibai Amillategi Omaetxebarria 
    Irune Basagoiti Agirre
    Lurdes Ondaro Mallea
    Mikel Goiriena Larrazabal
    Onintza Enbeita Maguregi
    Xabat Galletebeitia Abaroa

Idoia Anzoraindia ariko da gai-jartzaile lanetan. Onitza Enbeita eta Xabat Galletebeitia orain sartuko dira txapelketan eta gainerako lauak aurreko fasetik datoz. Irune Basagoitik eta Lurdes Ondarok lehenengoz kantatuko dute Bizkaiko finalaurrekoetatik eta udaberriko fasetik datoz. 

Behin-behineko sailkapena, Barakaldoko saioren faltan

1- Aitor Etxebarriazarraga-----651,5
2- Aitor Bizkarra--------------649,5
3- Jone Uria-------------------649
4- Oihana Bartra--------------629,5
5- Imanol Uria----------------615
6- Txaber Altube--------------607,5
7- Gorka Pagonabarraga-----604,5
8- Unai Mendiburu------------600
9- Aissa Intxausti-------------594
10- Maite Sarasola------------562
11- Enare Muniategi----------552
12- Bittor Altube--------------547

Bigarren itzulia Bermeon eta Markina-Xemeinen
Barakaldoko finalaurrekoa jokatuta, Bermeo eta Markiña-Xemein izango dira bigarren itzuliko bi hitzorduak, azaroaren 15ean eta 22an, hurrenez hurren. Bermeon, Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarra ariko dira, puntuazioz sailkatuko diren beste lau bertsolariekin batean. Markina-Xemeinen, Barakaldoko irabazlea eta beste bost bertsolari puntuazioz.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu