Nafarroako Txapelketa - finalaurrekoak 2025-11-08

Julio Soto Nafarroako bere 12. finalera, Leitzako finalaurrekoa irabazita

Julio Soto Nafarroako bere 12. finalera, Leitzako finalaurrekoa irabazita
Soto eta Lazkoz finalean direla, Alkaiza, Zapiain, Robles, Mateorena eta Zelaieta daude finaleko aukerekin, hurrenkera horretan, Tafallako finalaurrekoaren faltan.

Erredakzioa

Julio Sotok irabazi du Nafarroako bigarren finalaurrekoa Leitzan eta bere 12. finalerako txartela irabazi du. 350 lagun elkartu dira kiroldegian eta lan puntuagarriak eginda honela gelditu da sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia (526.5)
2. Sarai Robles Vitas (494.0)
3. Mikel Lasarte Cia (454.5)
4. Kattin Madariaga Apaolaza (451,5)
5. Patxi Castillo Graciarena (422.5)
6. Jabi Lezaun Landa (418,0)

Iratxe Legarra aritu da gai-jartzaile lanetan; epaile, aldiz, Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena aritu dira.



Behin behineko sailkapena, saio baten faltan:
Finalaurreko baten faltan honetan dago Nafarroako sailkapena. Soto eta Lazkoz zuzenean sailkatu dira finalerako eta Tafallako irabazlea ere hala sartuko da. Bera, lehenengo zazpiak dira aukerak dituztenak. Behin-behinean, Ekhiñe Zapiain beratarra da Nafarroako finalista berria izateko aukera gehien dituena. Eki Mateorena ere baditu aukerak. Tafallako irabazlea aparte utzita, bi bertsolari bakarrik sartzen bazaizkio aurretik, finalean izango da. Julen Zelaietak matematikoki baditu aukerak baina oso zaila du. 

1- Julio Soto---------- 526.5 (zuzenean sailkatua)
2- Eneko Lazkoz----- 508 (zuzenean sailkatua)
3- Tafallako irabazlea  (zuzenean sailkatua)
4- Saioa Alkaiza------ 496
5- Ekhiñe Zapiain---- 494
6- Sarai Robles------ 494
7- Eki Mateorena---- 488
8- Julen Zelaieta----- 458

Finalerako aukerarik gabe
9- Mikel Lasarte------ 454.5
10- Kattin Madariaga--451,5
11- Endika Legarra---441
12- Patxi Castillo----422,5
13-Jabi Lezaun------ 418

Tafallan azken finalaurrekoa datorren igandean

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza