Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - finalerdiak 2025-11-09

Xabat Galletebeitiak irabazi du Bizkaiko hirugarren finalaurrekoa Barakaldon

Xabat Galletebeitiak irabazi du Bizkaiko hirugarren finalaurrekoa Barakaldon
Erabakita gelditu da bigarren itzuliko 12 bertsolarien zerrenda. Sailkapenaren hurrenkeran: Xabat Galletebeitia, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Imanol Uria, Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu, Aissa Intxausti eta Ibai Amillategi.

Erredakzioa

Xabat Galletebeitiak irabazi du Bizkaiko hirugarren finalaurrekoa Barakaldon, lehen itzuliko azkena. Berak lortu du orain arteko puntuaziorik onena, 653 punturekin. Beraz, Markina-Xemeingo finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 22an jokatuko dena. 

Hona hemen Barakaldoko sailkapena
    Xabat Galletebeitia Abaroa______653
    Onintza Enbeita Maguregi_______626
    Ibai Amillategi Omaetxebarria __ 591.5
    Lurdes Ondaro Mallea__________586
    Mikel Goiriena Larrazabal______ 569
    Irune Basagoiti Agirre_________515.5

Saioan gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira. 

Bigarren itzuliko saioak azaroaren 15 eta 22n jokatuko dira Bermeon eta Markina-Xemeinen. 

Bigarren itzulira sailkatu diren bertsolariak

1 Xabat Galletebeitia_______653
2 Aitor Etxebarriazarraga___651.50
3 Aitor Bizkarra___________649,5
4 Jone Uria______________649
5 Oihana Bartra__________629,5
6 Onintza Enbeita_________626
7 Imanol Uria____________615
8 Txaber Altube__________607,5
9 Gorka Pagonabarraga____604,5
10 Unai Mendiburu_______600
11 Aissa Intxausti_______594
12 Ibai Amillategi_______591,5

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu