Bermeon eta Markina-Xemeinen jokatuko dira 2025-11-10

Erredakzioa
Bizkaiko Txapelketa azken txanpan sartu da eta erabakita gelditu dira finalaurrekoetako bigarren itzuliko saioak. Lehen itzulitik 12 bertsolari sailkatu dira bigarrengora eta bi itzulietako puntu batuketak erabakiko du finaleko zortzikotea. Bigarren itzuliko saioak Bermeon eta Markina-Xemeinen jokatuko dira. Hona hemen taldeak:
Azaroaren 15ean, Bermeoko Artza frontoian, 17:00etan:
Aissa Intxausti Aburruza
Aitor Bizkarra Ruiz
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Onintza Enbeita Maguregi
Unai Mendiburu Valor
Azaroaren 22an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:00etan:
Gorka Pagonabarraga Agorria
Imanol Uria Albizuri
Jone Uria Albizuri
Oihana Bartra Arenas
Txaber Altube Sarrionandia
Xabat Galletebeitia Abaroa
Lehen itzuliko saikapena eta puntuazioak
Lehen itzulian, lau bertsolari gelditu dira sailkapen-buru 650 punturen bueltan. Xabat Galletebeitia, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Bizkarra eta Jone Uria. Koxka bat beherago, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita. Hortik atzera, 25 punturen bueltan daude sei bertsolari: Imanol Uria, Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu, Aissa Intxausti eta Ibai Amillategi. Lehen multzoko lau bertsolariak hanka bat finalean dutela esan daiteke, deskalabro handirik ezean. Bartrak eta Enbeitak ere margin politarekin kantatuko dute bigarren itzulian. Zazpigarren eta zortzigarren posturako lehia estuagoa aurreikusten da eta hor Imanol Uria ageri da ondoen kokatuta.
1 Xabat Galletebeitia_______653
2 Aitor Etxebarriazarraga___651.50
3 Aitor Bizkarra___________649,5
4 Jone Uria______________649
5 Oihana Bartra__________629,5
6 Onintza Enbeita_________626
7 Imanol Uria____________615
8 Txaber Altube__________607,5
9 Gorka Pagonabarraga____604,5
10 Unai Mendiburu_______600
11 Aissa Intxausti_______594
12 Ibai Amillategi_______591,5
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa