2026ko otsailean hasiko da 2025-11-10
Jexux Mari Irazu
Arabako Txapelketako sailkakpen fasea jokatuta, erabakita gelditu da otsailean zein 18 bertsolari kantatuko duten Araban. 2024ko finalistak zuzenean sailkatu dira eta beste 13 sailkapen fasetik. Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Asier Otamandi eta Iñaki Viñaspre dira aurreko finalistak. Manex Agirre izan zen seigarren finalista baina txapelketa utzi egingo zuela iragarri zuen.
Sailkapen fasean, berriz, bost saio jokatu dira urrian eta azaroan. Azken hiruak, asteburu honetan. Xabi Igoak, Aitor Ugarte, Unai Anda, Eli Zaldua eta Ekaitz Samaniegok irabazi dituzte saioak. Gainerakoak puntuazioaren baitan sailkatu dira. Hona hemen zerrenda osoa:
1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)
2. Paula Amilburu (2024ko finalista)
3. Peru Abarrategi (2024ko finalista)
4. Asier Otamandi (2024ko finalista)
5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)
6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1.saioko irabazlea)
7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2.saioko irabazlea)
8. Unai Anda: 196 puntu (3.saioko irabazlea)
9. Eli Zaldua: 191 puntu (4.saioko irabazlea)
10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu (5.saioko irabazlea)
11. Sabin Abarrategi , 196 puntu
12. Maddi Agirre: 194 puntu
13. Manu Bendala: 186.5 puntu
14. Martin Abarrategi, 185.5 puntu
15. Rikardo Gonzalez de Durana, 185 puntu
16. Hegoi Amabizka: 185 puntu
17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu
18. Danel Herrarte: 176.5 puntu
Arabako Bertsolari txapelketa urtarrilean aurkeztuko dute. Otsailean hasi eta martxoan jokatuko da finala, Gasteizen.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa