Nafarroako txapelketa - finalaurreak 2025-11-11

Tafallan argituko da Nafarroako finaleko zortzikotea

Tafallan argituko da Nafarroako finaleko zortzikotea

Jexux Mari Irazu

Igande honetan Tafallan argituko da zein zortzi bertsolarik kantatuko duten Nafarroako finalean, azaroaren 29an Nafarroa Arenan. Hitzordu honek badu berezitasun bat: azken finalaurrekoa Tafallan jokatzen den lehen aldia da. Oholtzan sei bertsolari: Xabat Illarregi, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Joanes Illarregi, Ekain Alegre eta Xabi Maia, Zigor Gartziak aurkeztuta. Kultur gunean, 17:30etan. 

Lazkoz eta Soto sailkatuta 
Egungo Nafarroako txapelduna eta txapeldunordea finalean dira jada, beren saioak irabazita. Agoitzen gailendu zen Eneko Lazkoz; Leitzan Julio Soto. Tafallako irabazlea ere zuzenean sailkatuko da. 

Puntuazioaren baitako bost postuak erabakitzeke daude matematikoki. Puntuazioak eta postuak aintzat hartuta, badirudi Saioa Alkaiza eta Ekhiñe Zapiain finalean izango direla. Hortik atzera, aukerak gehiago zabaltzen dira. Oraingoz, Sarai Robles, Ekhi Mateorena eta Julen Zelaieta dira, hurrenkera horretan, aukera gehien dituztenak.


1- Julio Soto---------- 526.5 (zuzenean sailkatua)
2- Eneko Lazkoz----- 508 (zuzenean sailkatua)
3- Tafallako irabazlea  (zuzenean sailkatua)
4- Saioa Alkaiza------ 496
5- Ekhiñe Zapiain---- 494
6- Sarai Robles------ 494
7- Eki Mateorena---- 488
8- Julen Zelaieta----- 458

Finalista berri bat ziur
Aurtengo Nafarroako finalak finalista berri bat izango du ziur, Saats Karasatorrek ez baitu finalaurrekoetan parte hartu. Postu horretarako Ekhiñe Zapain bertsolari beratarrak ditu oraingoz aukera gehien. Eki Mateorena ere finaleko postuetan dago oraindik. Leitzarrak ere lehenengo finala izango luke. Horrez gain, Tafallako taldetik, Amaia Elizagoien eta Ekain Alegre ere inoiz finalean kantatu gabeak dira. Beraz, haietako sailkatuko balitz ere finalista berria litzateke. 


Sarrerak www.bertsosarrerak.eus-en
fAzken finalaurrekorako eta finalerako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu