Bizkaiko bertsolari txapelketa - finalaurrekoetako fasea 2025-11-11

Bizkaiko bigarren itzuliko finalaurrekoa larunbatean Bermeon

Bizkaiko bigarren itzuliko finalaurrekoa larunbatean Bermeon
Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi, Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu. Finala eta Txapelketa Nagusiko txartelak daude jokoan. ETBk zuzenean emango du laugarren katean.

Larunbatean hasiko da Bermeon Bizkaiko finalaurrekoen bigarren itzulia. Hamabi bertsolari sailkatu dira azken fase honetarako eta finala ez ezik, Txapelketa Nagusiko 10 txartel daude jokoan. Bermeoko Artza frontioan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan. 

Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:

    Aissa Intxausti Aburruza
    Aitor Bizkarra Ruiz
    Aitor Etxebarriazarraga Badiola
    Ibai Amillategi Omaetxea
    Onintza Enbeita Maguregi
    Unai Mendiburu Valor

Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Aratz frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

Azken saioa azaroaren 22an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:00etan:
    Gorka Pagonabarraga Agorria
    Imanol Uria Albizuri
    Jone Uria Albizuri
    Oihana Bartra Arenas
    Txaber Altube Sarrionandia
    Xabat Galletebeitia Abaroa

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza