Gaur aurkeztu du Donostian 2025-11-13

Xabier Berasaluze Leturiak 150 kopla sortako bilduma ondu du

Xabier Berasaluze Leturiak 150 kopla sortako bilduma ondu du
45 urteko bidean berak kantatu dituen koplen bilduma egin du Leturiak. 150 sorta inguru dira. Doinu eta guzti jarri ditu eskuragarri.

Jexux Mari Irazu

Xabier Berasaluze Leturia pandero joleak Koplarik Kopla kopla bilduma ondo du, Elkar argitaletxeak argitaratu duena. Bere 45 urteko ibilbide artistikoan ezatugu eta kantatu dituen kopla bilduma da. Ia bost hamarkadatako lagin bat dakar Leturiak, bere letra eta doinu. 150 koplako bilduma osatzen du lanak. Liburuaren amaieran, doinu zerrenda osoa dakar QR kode bidez. Egile asko dituen kopla bilduma da eta horietako asko bertsolariak dira. 

Amasa-Villobanonan aurkezpen kantatua
Xabier Berasaluzek iragarri duenez azaroaren 24ko astean Koplarik Kopla lanaren aurkezpen kantatua egingo du Amasa-Villabonan, Subijana Etxean. Arratsaldean izango da 19:00ak aldera eta gutxi barru iragarriko du egun zehatza. 

Elkarrizketa bihar
Bertsoa.eus-ek Koplarik kopla lanari buruzko elkarrizketa argitaratuko du bihar.

Liburua Elkarren eskuragarri
Koplarik kopla Leturiaren lana Elkarreko webgunean eskuragarri dago hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat