Bertsolari Gazteen BBK Sariketa - kanporaketak 2025-11-13

‘Txikitin parian’ eta ‘Oizpeko pantolluk’ taldeak ere finalaurrekoetara

‘Txikitin parian’ eta ‘Oizpeko pantolluk’ taldeak ere finalaurrekoetara

Erredakzioa

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bi saio jokatu dira aste honetan Zallan eta Durangon. ‘Txikitin parian’ eta ‘Oizpeko pantolluk’ taldeak sailkatudira finalaurrekoetara.

Lehen saioan, Zallan, ‘Txikitin parian’ nagusitu zen astelehenean: Aner Goikoetxea, Amaia Gallastegi eta Iradi Barrenetxea. ‘Enkarratia’ taldea izan zuen kantukidea: Adur Lopez, Aimar Marcos eta Aiala Irurtia.

Bigarren saioan Durangon jokatu zen asteazkenean eta 'Oizpeko pantolluk' taldea sailkatu da: Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo eta Malen Ibarzabal. Kantukide ‘Minberatu zaizkigu’ taldea izan da: Izaro Pagaldai, Joseba de Rueda eta Pello Muguruza.



Datorren astean finalaurrekoan jokatuko dira Mungian eta Gernika-Lumon.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza