Bizkaiko bertsolari txapelketa - Finalaurrekoak 2025-11-15

Aitor Bizkarra Bizkaiko finalera Bermeon ere irabazita

Aitor Bizkarra Bizkaiko finalera Bermeon ere irabazita
Bigarren Aitor Etxebarriazarraga gelditu da eta gernikarrak ere finalerako txartela eskuratu du, puntu batuketari esker. Matematikoki ez bada ere, Onintza Enbeitak ere ia ziurtatua du finalerako txartela.

Erredakzioa

Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa Bermeon eta bi saioak irabazita Bizkaiko finalerako txartela lortu du bertsolari abañoarrak. Puntu batuketarekin sailkapen buru jarri da behin-behinean 1.313,5 punturekin eta matematikoki sailkatu da finalerako. Bigarren Aitor Etxebarriazarraga gelditu da eta gernikarrak ere finalerako txartela eskuratu du, puntu batuketari esker, 1.292,2 punturekin. Matematikoki ez bada ere, Onintza Enbeitak ere ia ziurtatua du finalerako txartela, 1.258 punturekin. 

Gaurko sailkapena
Aitor Bizkarra--------------- 664
Aitor Etxebarriazarraga---- 641
Onintza Enbeita ----------- 632
Aissa Intxausti ------------ 608
Unai Mendiburu ----------- 599,5
Ibai Amillategi-------------599,5

Beste sei postuak Markina-Xemeinen erabakiko dira. Onintza Enbaitak ere, matematikoki ez baina, ia ziurtatuta du finala.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza