Nafarroa Arenan azaroaren 29an 2025-11-16

Joanes Illarregi irabazle Tafallan eta finala erabakita

Joanes Illarregi irabazle Tafallan eta finala erabakita
Azken finalaurrekoan 300 lagun inguru bildu dira Tafallan.

Nafarroako finala erabakita gelditu gaur da Tafallan azken finalaurrekoa jokatuta. Honako zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan Nafarroa Arenan azaroaren 29an:

Eneko Lazkoz Martinez
Julio Soto Ezkurdia
Joanes Illarregi Marzol
Xabat Illarregi Marzol
Saioa Alkaiza Guallar
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Sarai Robles Vitas
Eki Mateorena Zozaia

Ekhiñe Zapiain eta Eki Mateorena izango dira finalista berriak. Julio Soto da egungo txapelduna eta Eneko Lazkoz txapeldunordea. 

Gaurko finalaurrekoa Joanes Illarregik irabazi du eta Xabat Illarregi gelditu da bigarren. Hona hemen sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (528.0)
2. Xabat Illarregi Marzol (516.5)
3. Josu Sanjurjo Alzuri (486.0)
4. Xabi Maia Etxeberria (466.0)
5. Amaia Elizagoien Varela (427)
6. Ekain Alegre Gil (425.0)

Finala azaroaren 29an jokatuko da eta ostiralean izango da aurkezpena. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza