Txapelketa Nagusia 2026 2025-11-17

Hiru bertsolari nafar berri 2026ko Txapelketa Nagusian

Hiru bertsolari nafar berri 2026ko Txapelketa Nagusian
Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain eta Eki Mateorena lehenengoz ariko dira kantuan. Haiekin batean, Nafarroako finalera sartu diren gainerakoak.

Erredakzioa

Nafarroako finala ez ezik, Tafallako finalaurrekoan erabakita gelditu zen atzo 2026ko Txapelketa Nagusian zein bertsolari nafar izango diren. Finalean kantatuko duten zortzi bertsolariek  badute txartel preziatu hori. Joanes Illarregik 2022ko finalera sailkatuta irabazi zuen aukera hori. Gainerako zazpiek, Nafarroako Txapelketa honetan, herrialdeari dagozkion zazpi postuetako bat lortuta. Beraz, 2026ko udazkenean Txapelketa Nagusian izango dira Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena. 

Hiru nafar berri
Zortzi bertsolaritik hiru parte hartzaile berriak izango dira: Zapiain (Bera, 2002), Robles (Barañain, 1996) eta Mateorena (Leitza, 2005). Gainerakoak badakite zerbait Txapelketa Nagusiaz. Joanes Illarregi (Leitza, 1999) finalista da; Julio Soto (Iruñea, 1987) finaletik pauso batera gelditu zen. Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) finalerdietako bigarren itzulira sartu zen, Eneko Lazkozek (Etxarri-Aranatz, 1983) eta Xabat Illarregik (Leitza, 2001) final-laurdenetan kantatu zuten 2022an. Illarregiren kasuan, azken momentuan Xabier Silveiraren ordez kantatuta. 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza