Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Txapelketa 2025-11-18

«Txapelketako nire bertso onenak finalean utzi nahiko nituzke»

Bizkarra_bertsoa.mp3.mp4
Bi urteko «bajualdiaz»: «Emaitza txarrak kanpo faktoreen errua direla uste beharrean eraginik handiena norberak daukala pentsatzea da zulotik ateratzeko markorik egokiena».

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarrak (Abadiño, 1996) bere bertso bideari dezenteko iraulia eman dio azken bi hilabeteotan. Bizkaiko Txapelketako saio guztiak irabazi eta berriro Bizkaiko finalean sartu da, bertsoaldi ederrak utzita. Aurrez bi finaletan kantatua da baina, ez zuen inoiz finalaurrekorik irabazi. Aurten bere biak irabazi ditu eta esan daiteke ate handitik itzuliko dela Bizkaiko finalera. Horrez gain, Txapelketa Nagusirako txartela ere eskuratu du.

Horrek guztiak bere bertso bidean zer suposatzen duen galdetu diogu. Bermeoko saioko balorazioa eta finalerako asmoen berri ere galdetu diogu. Txapelketa honetako bere bertso onenak finalean utzi nahiko lituzkeela adierazi du eta finalerdietako kontzentrazio maila berarekin joatea nahiko lukeela. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza