Domintxainen jokatu zen saioa 2025-11-19

Miren Artetxe irabazle Xilabako bigarren saioan

Miren Artetxe irabazle Xilabako bigarren saioan

Erredakzioa

Miren Artetxek irabazi du Xilabako bigarren saioa Domintxainen 342,5 puntu eskuratuta. Beraz, Muskildiko bigarren faseko saioan kantatuko du abenduaren 13an. Beste bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Miren Artetxe Sarasola -------------------342,5
Haira Aizpurua Ibargarai -----------------330
Josu Txoperena Iribarren ----------------304,5
Joanes Etxebarria Martinez ------------294,5
Xermin Camblong Mounein -------------285
Haize Lekuona Blanco ------------------278,5

Gai emaile lanetan Amaiur Lujanbio Agirre izan da. 

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.