Xilaba Txapelketa 2025-11-19

Xilabako hirugarren saioa Ainhoan larunbatean

Xilabako hirugarren saioa Ainhoan larunbatean

Erredakzioa

Xilabako lehen faseko lau saiotatik hirugarrena jokatuko da larunbat honetan Ainhoan. Elkartetxean 17:00etan da hitzordua. Kantuan ariko diren bertsolariak:

    Battitt Crouspeyre Monaco
    Johaine Sarraillet Arrizabalaga
    Mizel Mateo Sallaberry
    Patxi Iriart Hiribarren
    Ramuntxo Christy Biscay
    Xan Alkhat Duhart

Gai emaile lanetan Amaia Castorene Luro izanen da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta Hiriburuko saioan kantatuko du. Beste bertsolariak puntuaketaren arabera sailkatu dira.

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra arituko dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek eginen ditu.

Maddi Ane Txoperenak eta Miren Artetxek irabazi dituzte aurreko bi saioak. Fase honetan, 24 bertsolaritik 18 sailkatuko dira. Saioko irabazleez gain, dagoeneko matematikoki sailkatuta daude honako bertsolari hauek ere: Elixabet Etxandi, Aitor Servier, Haira Aizpurua eta Nahia Sasco. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza