Asteon jokatu dira finalaurrekoak 2025-11-20

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala erabakita

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala erabakita
Finalean 10 bertsolari ariko dira kantuan gaztetxo eta helduen mailan. Abenduaren 4an jokatuko da Zornotzan, 18:00etan.

Erredakzioa

Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketako finala erabakita gelditu da aste honetan bi finalaurrekoak jokatuta. 18 urtez beherako multzoan, Etazetak eta Oizpeko pantolluk taldeak sailkatu dira. Etazetak taldeko bertsolariak: Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia. Oizpeko pantolluk: Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo.

Helduen mailan, berriz, lau bertsolari ariko dira binaka finalean. Irune Basagoiti eta Maider Altuna ariko dira Zerobi taldean. Bizkaiko Kopla Gaztiek taldean berriz, Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga dira kantuan.

Finala abenduaren 4an jokatuko da Zornotzan, Zelaieta Zentroan, arratsaldeko 18:00etan.  



Mungian eta Gernikan jokatu dira finalaurrekoak
Aste honetan jokatu dira Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalaurrekoak Mungian eta Gernikan. Bakoitzean, heldu eta gazteen mailatako taldeak aritu ziren kantuan. Mungian 18 urtera artekoetan Ari garela, ari garela taldea eta Etazetak aritu ziren. Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturriotz eta Uxue Solabarria aritu ziren Ari garela, ari garela taldean. Bestetik, Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia aritu ziren Etazetak taldean. Azken hiruak sailkatu ziren finalerako. 

Helduetan, berriz, lau bertsolari aritu ziren, binak Ixone Asategi eta Maite Sarasola (Maiixo) eta Irune Basagoiti eta Maider Altuna (Zerobi). Basagoiti eta Altuna sailkatu ziren finalerako. Astelehenean jokatu zen Mungiako finalaurrekoa. 

Gernika-Lumon, aldiz, atzo jokatu zen saioa. Gaztetxoetan, Iradi Barrenetxea, Amaia Gallastegi eta Aner Goikoetxea aritu ziren Txikitin parian taldean; kantukide izan zituzten Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo, Oizpeko pantolluk taldetik. Ibarzabal, Rotaetxe eta Abasolo sailkatu dira finalerako. 

Helduetan, sei bertsolari aritu ziren binaka: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga, Bizkaiko Kopla Gaztiek taldean; Araitz Katarain eta Kelmene Abaitua, Mabe taldetik; Enara Gallastegi eta Izaro Bilbao, Piromanak taldetik. Altubek eta Arrizabalagak lortu zuten finalerako txartela. 




        

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa