Markina-Xemeinen jokatu da gaur 2025-11-22

Txaber Altube irabazle Bizkaiko azken finalaurrekoan eta finala erabakita

Txaber Altube irabazle Bizkaiko azken finalaurrekoan eta finala erabakita
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Gorka Pagonabarraga. Txaber Altube lehehengoz sartu da finalera.

Jexux Mari Irazu

Txaber Altubek irabazi du gaur Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoa eta, bi finalaurrekoetako puntuak batuta, erabakita gelditu da finaleko zortzikotea: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Oihana Bartra,  Txaber Altube eta Gorka Pagonabarraga. Txaber Altube lehehengoz sartu da finalera. 2023ko finaletik, Altube eta Bizkarra izango dira berriak. 

Imanol Uria gelditu da bederatzigarren eta Aissa Intxausti hamargarren. Biek Euskal Herriko Txapelketarako txartela eskuratu dute postu horri esker. 

Markina-Xemeingo sailkapena
Txaber Altube Sarrionandia_______638,5
Jone Uria Albizuri_______________630,5
Oihana Bartra Arenas____________620
Gorka Pagonabarraga Agorria______614
Xabat Galletebeitia Abaroa________614
Imanol Uria Albizuri_____________594

Gai-jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira:  Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza