Xabat Illarregi Marzol ´- Nafarroako Txapelketako finalista 2025-11-25

Jexux Mari Irazu
Xabat Illarregik Nafarroako Txapelketako bere laugarren finala jokatuko du larunbatean. Aurrekoan, hirugarren gelditu zen eta aurten buruz buruzkoa sartu nahi lukeela adierazi du. Leitzarrak Txapelketei aurre egiteko lanketa psikologikoaren garrantzia azpimarratu du. Finala nola ikusten duen, finalisten argazkiak iradokitzen diona, helburuak eta final honek beretzat zer duen berezi galdetu diogu.