Joanes Illarregi Marzol - Nafarroako Txapelketako finalista 2025-11-25
Jexux Mari Irazu
Joanes Illarregik badaki zer den Nafarroa Arenan kantatzea Euskal Herriko finalean. Itzultzeak motibazio berezia eragiten dio leitzarrari. Finalera momentu onean iristen dela adierazi du eta final eder bat izateko osagaiak daudela. Finala nola ikusten duen, finalisten argazkiak iradokitzen diona, helburuak eta final honek beretzat zer duen berezi galdetu diogu.