Xilaba Txapelketa - lehen fasea 2025-12-01

Maddalen Arzallus irabazle azken saioan eta lehen fasea erabakita

Maddalen Arzallus irabazle azken saioan eta lehen fasea erabakita
Bigarren faseko saioak abenduaren 6an, 13an eta 21ean izango dira, Aiherran, Muskildin eta Hiriburun, hurrenez hurren.

Jexux Mari Irazu

Xilaba Txapelketako lehen faseko laugarren eta azken saioa jokatu zen Ligin atzo. Maddalen Arzallusek irabazi zuen saioa eta erabakita gelditu zen bigarren fasera sailkatu diren 18 bertsolarien zerrenda. 

Ligiko saioko sailkapena
Maddalen Arzallus Antia----------357
Irantzu Idoate Funosas------------329
Irati Alcantarilla Urdanpilleta-----324,5
Bittor Thicoïpe Leizagoien--------298,5
Pettan Prebende Thikoipe-------292,5
Beñat Larrory Tanto---------------291

Gai emaile lanetan Oihana Larrandaburu Goñi aritu zen. Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin zituen.

Bigarren fasera sailkatu diren 18 bertsolariak
Maddalen Arzallus Antia
Miren Artetxe Sarasola
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Elixabet Etxandi Goihenetxe
Aitor Servier Etxexuri
Ramuntxo Christy Biscay
Patxi Iriart Hiribarren
Haira Aizpurua Ibargarai
Irantzu Idoate Funosas
Irati Alcantarilla Urdanpilleta
Mizel Mateo Sallaberry
Nahia Sasco Etxeberri
Karlos Aizpurua Etxarte
Oier Urreizti Lafitte
Johaine Sarraillet Arrizabalaga
Josu Txoperena Iribarren
Bittor Thicoïpe Leizagoien
Joanes Etxebarria Martinez


Bigarren fasean hiru saio
Bigarren faseko saioak abenduaren 6an, 13an eta 21ean izango dira, Aiherran, Muskildin eta Hiriburun, hurrenez hurren. 18 bertsolaritik 12 sailkako dira final-aitzinekoetara. Finala urtarrilaren 31ean izango da Doninbane Lohitzunen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza