Abenduaren 20an jokatuko da 2025-12-09

Bihar aurkeztuko dute Bizkaiko finala Casillan

Bihar aurkeztuko dute Bizkaiko finala Casillan
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak finalaren aurkezpen ekitaldia egingo du zortzi finalistak bertan direla.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala aurkeztuko du bihar Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Casillan, goizeko 11:00etan. Finala abenduaren 20an jokatuko da, larunbatez, La Casilllan. Arantza Plazak jantziko dio irabazleari txapela. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak, bertsolariak eta txapel emailea bilduko ditu aurkezpenak.

Bost finalaurreko jokatuta
Bizkaiko zortzikote finalista bi bi itzulitara erabaki da aurten, bi saioetako puntu batuketarekin: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Gorka Pagonabarraga. Txaber Altube izango da finalista berria.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza