Zornotzan jokatu zen joan de ostegunean 2025-12-09

Oizpeko pantolluk eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeek irabazi dute Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Oizpeko pantolluk eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeek irabazi dute Bertsolari Gazteen BBK Sariketa
Etazetak eta Oizpeko pantolluk taldeak aritu dira A mailan, eta Zerobi eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeak B mailan. Oizpeko pantolluk taldeak eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeek bildu dituzte puntu gehien.

Erredakzioa

Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa heldu da amaierara. Gaur arratsaldean jokatu da finala Zornotzako Zelaieta Zentroan, eta Oizpeko pantolluk eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeak izan dira aurtengo irabazleak.

Azaroaren 3an hasi zen sariketa, eta ordutik, lau kanporaketa, bi finalaurreko  eta gaurko finala jokatu dira. Finala, azken edizioetan ohikoa bihurtu den moduan, talde agurrekin hasi da.


Gaurkoan ondorengo hamar bertsolari gazteak izan dira protagonistak:

A mailan:

    Etazetak: Aiala Irurtia, Emile Zabala eta Ekhi Zuluaga.
    Oizpeko pantolluk: Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal eta Jon Abasolo.

B mailan:

    Zerobi: Irune Basagoiti eta Maider Altuna.
    Bizkaiko Kopla Gaztiek: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga.



Aurkezle beharretan Ander Aldazabal ibili da eta epaimahaia Ainhoa Arregik, Beñat Romerok eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Igor Menika aritu da.

Oholtzan eta publikoan egon den giro ona nabarmentzekoa izan da. Honetaz gain, saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili da Unai Gaztelumendi bertsolari eta ilustratzailea. Karikatura hauek izan dira saio amaieran bertsolariek jaso duten oroigarrietako bat.

Bestalde, kantakera onenaren saria Iradi Barrenetxeak eskuratu du. Aurtengoan ere, Unai Iturriaga bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazioa izan da saria.

Sari banaketa ekitaldian, Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak hartu dute parte.

Ohiko sariez gain, bi mailetako irabazleek txapela ere jaso dute. A taldekoei Koldo Bilbao BBKko ordezkariak ipini die txapela; B taldekoei, berriz, Zornotzako bertso eskolako beteranoen taldeko Andoni Larreak jantzi diete txapela.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu