Xilaba Txapelketa - bigarren fasea 2025-12-09

Erredakzioa
Xilabako bigarren faseko lehen saioa jokatu zen larunbatean Aiherran eta Maddi Ane Txoperenak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela saioa irabazita. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu zen sailkapena:
Maddi Ane Txoperena Iribarren----------------------415
Maddalen Arzallus Antia-----------------------------414
Patxi Iriart Hiribarren--------------------------------408,5
Karlos Aizprua Etxarte-------------------------------385,5
Josu Txoperena Iribarren----------------------------353,5
Pettan Prebende Thikoipe----------------------------297,5
Gai emaile lanetan Aritz Bidegain Aire aritu zen. Epaile lanetan aldiz, Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Ortzi Murua Berra, Iban Thicoipe eta Eneko Bidegain Aire. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin zituen.
Hurrengo saioa larunbat honetan izango da Muskildin.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza