Xilaba Txapelketa - bigarren fasea 2025-12-09

Xilabako hitzordua Muskildin larunbatean

Xilabako hitzordua Muskildin larunbatean
Bigarren faseko bigarren saioa izango da. Posonpesenean, 17:00etan

Xilaba Txapelketa aitzinera doa larunbat honetan jokatuko da aurtengo azken aurreko saioa Muskildin. Bigarren fase honetan jokatuko diren hiru saioetatik bigarrena izango da Muskildikoa eta finalerdietarako beste txartel bat dago jokoan. Posonpesenean, 17:00etan da hitzordua. Honako sei bertsolariok ariko dira kantuan, Xabi Elgartek gidatuta:

    Bittor Thicoïpe Leizagoien
    Elixabet Etxandi Goihenetxe
    Haira Aizpurua Ibargarai
    Miren Artetxe Sarasola
    Mizel Mateo Sallaberry
    Oier Urreizti Lafitte


Dagoneko Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalaitzinekoetarako txartela Aiherran irabazita, 415 punturekin. Maddalen Arzallusek 414 puntu atera zituen, beraz, aski ziurra du finalaurrekoetako postua. Patxi Iriartek 408,5 puntu atera zituen, Karlos Aizpuruak 385,5 eta Josu Txoperenak 353,5. Ikusteko dago non egon daitekeen langa. Larunbat honetan, sei postu matematikoki erabakita geldiko dira, azken saioaren faltan.

Hiruburun argituko dira finalaitzinekoak
Abenduaren 21ean Hiruburun jokatuko da bigarren faseko azken saioa. La Perle gelan, 17:00etan da hitzordua eta hor argituko da finalaitzinakoetara sailkatuko diren 12 bertsolariko zerrenda. Hiriburun kantuan ariko diren sei bertsolariak, hauexek:

    Aitor Servier Etxexuri
    Irantzu Idoate Funosas
    Joanes Etxebarria Martinez
    Johane Sarraillet Arrizabalaga
    Nahia Sasco Etxeberri
    Ramuntxo Christy Biscay

Finalaurrekoak urtarrilean
Xilabako finalaitzinekoak urtarrilaren 10ean eta 17an jokatuko dira Baigorrin eta Bardozen. Finala, sei bertsolarirekin, urtarrilaren 31ean Donibane Lohitzunen. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza