Atzo jokatu zen Errenterian XXXVIII. edizioko finala 2025-12-09

Jexux Mari Irazu
Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du XXXVIII. Xenpelar Saria. Atzo jokatu zen finala Errenteriako Niessen aretoan sei bertsolari kantuan zirela: Haira Aizpurua, June Aiestaran, Irune Basagoiti, Izaro Bilbao, Josu Txoperena eta Kattalin Arabolaza. Saratarrak June Aiestaran beasaindarrarekin jokatu zuen buruz burukoa. Irune Basagoiti gelditu zen hirugarren, Izaro Bilbao laugarren, Josu Txoperena bosgarren eta Kattalin Arabolaza seigarren. 150 entzule inguru bildu ziren atzo Errenterian.
Bi urtez behin jokatzen da Xenpelar Saria Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintzak antolatuta. Euskal Herri osoko 18 bertsolarik hartzen dute parte eta hiru kanporaketa eta finala izaten ditu. 

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza