Joan den astean izan zen sari banaketa ekialdia 2025-12-09

Ia 500 gaztek hartu dute parte Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioan

Ia 500 gaztek hartu dute parte Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioan
Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Aleak eta Aiaraldea Komunikabideak antolatu dute kopla lehiaketa, Amurrioko Udalaren babesarekin.

Jexux Mari Irazu

Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioa egin berri da eta ia 500 gazteren parte hartzea izan du. Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Aleak eta Aiaraldea Komunikabideak antolatu dute kopla lehiaketa, Amurrioko Udalaren babesarekin. Joan den astean egin zen sari banaketa Amurrioko antzekian. Ekitaldia. Bideo-kopla lehiaketako lan irabazleak proiektatu zituzten, bertso saio musikatuarekin tartekatuta. Laudio, Amurrio, Atziniega, Aiara, Orokozko eta Urdunako taldeak izan ziren irabazleak. Ekaitz Samaniego, Unai Anda, Oihane Perea eta Arkaitz Zipitria bertsolariak aritu ziren kantuan, Ainhoa Aizpurua eta Aintzira Gorosabelen musikaren erritmoa eta Unai Mendibilek proposatutako gaiak ardatz hartuta. 



Hauek izan dira irabazleak:

    Laudio: La Milagrosa 6B
    Amurrio: Mendiko Eskola 5B
    Artziniega: Arteko Gure Ama 6
    Aiara: Etxaurren Gorriak taldea
    Orozko: Orozkoko xelebrekeriak
    Urduña: Antzinako Andra Mari 5

Horrez gain, Latiorro 5D 2 taldeak Araba mailako lehiaketan (Arabako Aleak antolatutakoa) jasoko du saria. 

Ekitaldia osorik ikusteko, hemen.



Argazkiak: Aiaraldiea.eus

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza