Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Txapelketako finalista 2025-12-16

«Sufrimenduak ekarri dit bertsotan ondo egitea eta finalera sufritzeko prestutasunez joango naiz»

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarrak hirugarrenez kantatuko du Bizkaiko finalean zapatu honetan Casillan. Saio guztiak irabazita eta puntuazio altuenarekin sartu da finalean abadiñarra. Txapelketa jostari hartu nahi zuela esan arren aitortu du finalaurrekoetan «sufritu» egin duela. Ez ezinak eragindako sufrimendua, baizik tentsioak eta kontzentrazioak eragindako hori. Bizkarrak uste du sufrimendu horrek ekarri diola bertso onak kantatzea eta finalera ere prestutasun horrekin joango da. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza