Txaber Altube Sarrionandia - Bizkaiko Txapelketako finalista 2025-12-16

«Finalean egonda ez naiz konformatzen, final ona egin nahi dut»

Jexux Mari Irazu

Txaber Altubek lehenengo finala du eta bosgarren ahaleginean lortu du zortzikotean sartzea. Gogotsu dago eta final on bat egin nahi luke, besteak beste, publikoarekiko errespetuz eta atean gelditu direnekiko errespetuz. «Badakit hori zer den».