Miren Artetxe Sarasola - Xilaba Txapelketa 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Miren Artetxek finalaitzinetarako txartela eskuratu du Xilaban, Muskildin irabazita. Hendaiarrak lan egin beharreko arratsaldea izan zuela aipatu du baina ez zen segurtasunera uzkurtu. Zortziko txikian erantzutera joan zen eta hortik aurrera burua ere argitzen joan zen. Muskildiko publikoarentzat esker oneko hitzak izan ditu Artetxek eta baita antolakuntzarentzako ere Xilaba izaten ari den harreragatik. Finalerdietara begira arlo teknikoan eta diskurtsiboan fintzen jarraitzeko asmoa agertu du.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza