Xilaba Txapelketa - final aitzinekoak 2025-12-23

Baigorri eta Bardozeko final aitzinekoak erabakita

Baigorri eta Bardozeko final aitzinekoak erabakita
Urtarrilaren 10ean jokatuko da Baigorrin eta 17an Bardozen. Sarrerak, bertsosarrerak.eus atarian. Sei bertsolari sailkatuko dira finalera.

Jexux Mari Irazu

Xilaba 24 Bertsolarirekin abiatu zen Bidarten eta bi faseren ondotik, erabakita gelditu dira bi final aitzikekoak. Baigorrin eta Bardozen jokatuko dira Urtarrilaren 10ean Baigorrin eta 17an Bardozen jokatuko dira. Hamabi bertsolari ariko dira kantuan eta sei sailkatuko dira Donibane Lohitzuneko finalerako. 

Urtarrilak 10, Baigorriko Plaza Xokon

    Elixabet Etxandi Goihenetxe
    Haira Aizpurua Ibargarai
    Maddalen Arzallus Antia
    Miren Artetxe Sarasola
    Mizel Mateo Sallaberry
    Nahia Sasco Etxeberri

Gai emailea: Joana Itzaina Malharin



Urtarrilak 17, Bardozeko Ezker Paretan

    Aitor Servier Etxexuri
    Irantzu Idoate Funosas
    Karlos Aizpurua Etxarte
    Maddi Ane Txoperena Iribarren
    Patxi Iriart Hiribarren
    Ramuntxo Christy Biscay

Gai emailea: Ekhi Erremundegi Beloki.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako eta beste lau postuak puntuen baitan erabakiko dira. 

Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza