Atzo hil zen 95 urte zituela 2025-12-28

Patxi Etxeberria bertsolaria hil da, plazan ia 60 urteko bidea egin eta hainbat belaunaldirekin kantatua

Patxi Etxeberria bertsolaria hil da, plazan ia 60 urteko bidea egin eta hainbat belaunaldirekin kantatua
1980ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen eta Gipuzkoako Txapelketan hiru aldiz finalista 60ko hamarkadan. 86 urte arte aritu zen plazan.

Jexux Mari Irazu

Patxi Etxeberria Zubiria (1930-2025) bertsolaria zendu da 95 urte zituela. Oriotarra zen sortzez eta Lasarte-Orian eman zuen bizitzaren zati handiena. Etxeberriak 1959an egin zuen lehen plaza eta ia 60 urteko bidea egin zuen plazan eta hainbat belaunaldirekin partekatu zuen oholtza. Uztapide, Joxe Agirre, Amuriza, Egaña, Lujanbio eta Ane Labakaren belaunaldiarekin kantatu zuen. Joan den mendeko 60. hamarkadan Gipuzkoako Txapelketako finalista izan zen hirutan eta 1980ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. 1999ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan ere kantatu zuen bertsolari gazteekin. 2017an kantatu zuen azken bertsoa plazan, 86 urte zituela, Lasarte-Oriako festetako jaialdian.

Herriko bertso-eskolaren ekimenez, 'Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon' liburuan dago jasota bere bizitza eta bertso bidearen berri, Xabier Lasak 2009an idatzita. Urte berean Lasarte-Orian omenaldi beroa jaso zuen Etxeberriak.

Helduaroan bertso eskolara
Patxi Etxeberriak urte luzeak eman zituen Lasarte-Oriako bertso eskolan astero biltzen, helduaroan hasita. Bere belaunaldiko bertsolari bakarrenetakoa izango zen, bakarra ez bazen, gazteekin bertso eskolan astero biltzen zena. 


Patxi Etxeberria bere azken plazan, Lasarte-Oriako festetako jaialdian, 2017an. 


Patxi Etxeberria bertsozaleak agurtzen, bere azken plazan. 

Elkarrizketa Bertsoan
Patxi Etxeberriak plaza agurtzera zihoala jakinda, Bertsoa.eus-ek elkarrizketa egin zion bere azken plaza egin aurreko egunetan. Ane Labakak egin zion elkarrizketa. 

 




Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu