Agenda arrazoiak medio 2026-01-01

Aurten ez da Bertso Egunik izango eta 2027an itzuliko da berriro

Aurten ez da Bertso Egunik izango eta 2027an itzuliko da berriro

Jexux Mari Irazu

Otsailaren 28an zen izatekoa 2026ko Bertso Eguna baina Bertsozale Elkarteak bertan behera uztea erabaki du, agenda arazoak medio eta 2027an «indartsuago» itzuliko dela iragarri du: «Bertsoa plazetan bizi ikustea eta txapelketak ere bertsolaritza sustatzeko ekinbidean ikustea poztekoa da, baina leku gutxi uzten du agendan. Hori horrela, 2026ko Bertso Eguna bertan behera geratuko da, hori bai, indartsuago bueltatzeko».

Joan den udazkenean eta negu honetan herrialdeetako txapelketek presentzia berezia dute: «Bertso agenda betea daukagu, eta, udazkenetik hasita, txapelketak ere batu zaizkio dagoeneko ondo betea dagoen agendari. 2025ean ez ezik, 2026an ere izango ditugu txapelketak: Xilabakoa urtea hastearekin amaituko da, ondotik etorriko da Arabakoa». Gipuzkoako Herriartekoa ere otsaila-maiatza bitartean jokatuko da, eta Eskolarteko guztiak ere hor jokatuko dira. 2026ko udazkenean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa etorriko da. 


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza