Bertsoa.eus-en zabalkunde datuak - 2025 2026-01-07

Jexux Mari Irazu
Bertsoa.eus-eko edukiek 2025ean 5.000.000 ikustaldi inguru izan dituzte webgunean eta sare sozialetan. Ikustaldien hazkundea Instagramen etorri da eta webguneko datuak zertxobait apaldu egin ziren iaz. Instagramen 4.000.000 eduki ikustalditik gora izan zituen Bertsoak eta hiruhileko bakoitzean 60.000 kontuetara iritsi dira Bertsoako edukiak. Jarraitzaile kopurua % 25 handitu du urte betean.
Webgunean ia 100.000 erabiltzaile eta 1.200.000 ikustaldi
2025ean Bertsoa.eus-ek ia 100.000 erabiltzaile bakar izan zituen. 350.000 bisita eta 1.200.000 eduki ikustaldi, Google analytics-en estatistika datuen arabera. 2024arekiko, batez beste, % 8 apaldu da Bertsoa.eus-eko webguneko trafikoa.
2.000 eduki inguru webgunean
Bertsoa.eus-ek 2025ean urteko eduki bolumenari eutsi dio eta 2.000 eduki inguru sareratu ditu. Horietatik hirutik bi bertsoaldiak dira eta hirutik bat informazio edukiak. Sare sozialetan ere 1.000 post inguru zabaldu ditu.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza